@gamerauntsia Egiaztatutako ikonoa soberan dagoela uste dut, soilik zerbait faltan duten jokoetak agertu beharko zen.

Jarraitu

@sojo
Niri nahiko zentzuzkoa iruditzen zait agertzea. Steamen katalogo erraldoia izanik asko izango dira ebaluatu gabekoak edo guztiz ondo ez dabiltzanak. Are gehiago kontuan hartuta berde egoteko Linuxen ondo funtzionatu behar dutela.

Faltan botatzen dudana da erabiltzaileek bozkatu ahal izatea. Bestela sistemak aztertu gabeko bideojoko txikiak penalizatuko ditu.
@gamerauntsia

@galaipa @gamerauntsia
Estatu normala bateragarria izatea iruditzen zaidanez, ikonoa ✅ soberan dagoela iruditzen zait.
Bateragarriak direnen kasuan soilik.
Bakarrik seinalizatuko nuke bateragarriak ez diren ⚠️🚫 edo egiaztatuta ez dauden ❔ jokoak.

@sojo @gamerauntsia
✅ desiragarriena dela zalantzarik ez, baina ohikoena izango dela kosta egiten zait sinistea. Nahiko nuke oker egon, baina hasieran behintzat zail ikusten dut...

Horregatik logikoagoa ikusten dut❔ezkutatzea.

Gainera, nik uste hobe dela ondo ari dena goraipatzea/saritzea alderantziz baino.

Baina bueno, ez dut uste garrantzitsuena denik ere 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea