Zetak taldearen kontzertua ikusi dut Gasteizen, foru plazan. Bete-beteta plaza eta musika elektronikoarekin saltoka jende gaztea, ez aurre-aurrekoak bakarrik. Abestu ere (euskaraz) egin du publikoak behin edo behin.
Ze berezia Zetak. Gozatu dut, abeslaria artista ona da eta espektakulu handia eman dute. Baina kontzertu osoan zehar keinu erlijiosoak zeuden, ni deseroso sentitu naiz une batzuetan. Ez ditut kantak ezagutzen, baina momentu batzuetan gazteak ebangelizatzeko musika zela zirudien.
@galaipa 'Aita, zertan gabiltza senideak elkarri joka', 'Pater noster hau luze doa', 'Orgia historiko sekretua (azken afariaz)', kanta amaitu eta gora seinalatu, futbolariek jainkoari eskertuz bezala. Michael Jackson zirudien abeslariak taulan. Gauza batzuk WOW, besteak Eing? Jajaja