Jarraitu

Elhuyarren "Kodeen liburua" bukatu berri. Eleberrietara ohituta uste baino denbora gehiago behar izan dut irakurtzeko, baina asko disfrutatu eta ikasi dut.

Gehien pentsarazi didana izan da kriptografiaren historian ordenagailuak azken atal txiki bat besterik ez direla, askoz lehenagotik datorrela dena.

Zenbait atalek unibertsitateko irakasle on bat ekarri didate gogora, eta ausartuko nintzateke apostu egitera liburu honetan oinarritu dituela bere zein bat klase.

@ileturia @galaipa Irakurtzeko zerrendan daukat. Egile beraren "The Simpsons and their mathematical secrets" gustatu zitzaidan.

@aldatsa @galaipa Nik Simon Singh-en liburu guztiak irakurri ditut (en.wikipedia.org/wiki/Simon_Si) eta denak asko disfrutatu: Fermat's Last Theorem, Kodeen liburua, Big Bang, Sendabide ala iruzurbide? Medikuntza alternatiboa proban eta The Simpsons and Their Mathematical Secrets

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea