@porru nik bai, aitortzen dut 🤣
@desertorea nik ere, hoi da bere erabilgarritasun haundina, ta aurrez aurreko ikusizko komunikaziotik falta zaiguna
Maiz pentsatu izan det hoi softwareetan, txatetan bateze, ez dala diseinuz gehitzen ta falta dala (xinpleki adierazteko "jaso dut", ta beste kaikukeririk esan behar ez izateko)
@porru @desertorea nik batzuetan bai, baina batzuetan bakarrik (pozten naiz zugatik, ulertzen zaitut, goraintziak).
Normalean atsegin dudala adierazteko erabiltzen dut (gogoko dut, gehiago mesedez).
Beste batzuetan mezu hori bultzatu nahi dudalako baina, euskaraz ez dagoenez, datsegit ematen diot eta jarraian itzulpena edo nire interpretazioa zabaltzen dut (gogoko dut eta gainera nik ere nire erara edo nire bideetatik zabalduko dut).
@txopi @porru @desertorea Nik ez. Nik, bakar-bakarrik, gerora errekuperau nahi doten mezu bat danian emoten dot "datsegit". Eta gero, askotan, "desdatsegit" (gorde biharrekua gorde dotenian, edo kontsultatu biharrekua kontsultatu).
@txikillana @txopi @porru @desertorea Horretarako Mastodonen "Laster-marka" aukera erabili dezakezu nahi baduzu. Web aplikazioan tutetan dagoen hiru puntuen botoiko laster-menuan dago eta Tuskyn gogoko botoiaren eskuinean. Aukera hori erabiliz ez zaio jakinarazpenik iristen dagokion erabiltzaileari. Zuretzat bakarrik diren laster-markak dira.
@txikillana
@aldatsa @txopi @porru @desertorea
Nik ere ez nuen ezagutzen 🤔
Fedilaben "gehitu gogokoetara" dio botoiak, eta uste nuen izartxoaren baliokidea zela. Konturatu naiz ezkerreko barran ere bi gauzek "Gogokoak" izena dutela.
Badakizue nork daraman itzulpena? Tuskyn bezala jartzea proposatzeko
Dena dela, gogokoen zerrenda beti hutsik agertzen zait tootak gehitu arren...
@galaipa @txikillana @aldatsa @txopi @porru pentsatzen ari naiz, eskerrik asko adierazteko ere erabili izan dudala noizbehinka (agian momentu horretan erantzun ezin), baina ongi pentsatuz gero izarra jasotzen duenak ez dauka zertan nire buruan egon gogoko hori esker mezu gisa interpretatzeko 😅
@galaipa @txikillana @aldatsa @txopi @porru taula honen arabera Osoitzek darama (agian ez dago eguneratuta) https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz