Badirudi nogafam -> nobigtech-era aldatu duela izena. Aldaketa, egokia, kontuan izanda *F*acebooken mugimendua eta etorkizuneko mugimendu potentzial antzekoak.

Baina berez ez dakit noiz eginj duten izen aldaketa. Ez dakit zein izan den izen aldaketarako benetako arrazoia eta ez dakit ere norbaitek aipatu duen dagoeneko hemendik

@galaipa @inigoortega niri izen aldaketa zentzuzkoa iruditzen zait. Bide batez, Bizkaitar batek daraman kontua izanik, .es izendapenera atxikitzea deigarria iruditzen zait.

.es porrot bat izan da beti eta izaten jarraituko du. Ez bakarrik prezioagatik, baldintzengatik eta kudeaketagatik, baizik eta espainiar estatuaren artifizialtasunaren isla delako.
internautas.org/dominios/html/

.cat eta .eus indartsu badaude, .gal bidean badago, askok .es saihesten badute... zerbaitegatik da.

@txopi
@inigoortega
Aurreko batean hortaz galdegin zioten (.org edo .net proposatu zizkiotela uste dut), eta esan zuen bere proiektua gazteleraz zela argi geratzeko aukeratu zuela .es (edo horrelako zerbait). Saiatu naiz mezua aurkitzen baina asko idazten du 😂

@galaipa @inigoortega librea da nahi duena egiteko. Nik dakidana da gaztelania ama hizkuntza bezala dutenetatik % 10a baino ez dela espainiar estatuan bizi. Hizkuntza horren hiztun guztiak kontuan hartuz gero, are gutxiago.

Besterik gabe. Nik nirera jarraituko dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea