@gorka_bm
Lege interesgarria. Nik beti erosten ditut online, eta egia da askotan min egiten duela bidalketa ordaintzeak. Baina onartzen dut horrela izan behar duela.
Dena den, azkenaldian nabaritu dut zenbait dendatan (Katakraken adibidez) bidalketa arrunta kendu, eta azkarra bakarrik eskaintzen dutela (garestiagoa dena noski). Normalean beti erosten ditut denboraz, beraz ez dut ulertzen zergatik erabaki hori.
@gorka_bm Nire kasuan, aitzakia bezala esan dezaket gure herrian ez dagoela liburu dendarik, eta gertuen dagoena ez daukadala horren eroso. Baina aitzakiak azken finean...
@galaipa A, ba ez nintzen aldaketa horretaz jabetu. Ni egia esan nahiko klasikoa naiz, erosten ditudan liburuen %90 dendan bertan