@jogerka @fanta ekimen polita baina oso praktikoa ere ez zait iruditu, ezta? Eguzki izpiek zuzenean eman behar diotela (neguan zer?), egun oso bat kargatzeko... Ea denborarekin honelako konponbideak hobetzerik dagoen!

Jarraitu

@txopi
@jogerka @fanta Katxarro polita bai, baina mugikorra kargatzeko bakarrik ez dut uste errentagarria denik inondik inora ere. Ez dakit nola kalkulatu duen urtean 20€ direla, baina nik uste pixkat (asko) pasa dela... 😂 Artikulu honek adibidez 1.5€ aipatzen du:
xataka.com/moviles/cuanto-dine

@galaipa batzuetan errentagarritasuna alde batera utzi eta baliagarritasuna baloratu behar da; edo beste aldagai batzuk, sare elektrikorik behar ez izatea bezalakoak, adibidez opor egun batzuk mendiko etxola galdu batean.

@txopi

@jogerka
Bai, horretan arrazoi duzu! Zenbait kasutarako oso baliagarria izan daiteke. Ekologia ere izan liteke arrazoi bat, nahiz eta horretaz ez nagoen oso seguru.

Nire aurreko mezua berriro irakurrita, agian ematen du tonu "zakarra" duela, baina ez zen nire asmoa! Artikuluan inbertsioaren amortizazio ekonomikoaz hitz egiten da, eta hortik nire iruzkina.
@txopi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea