Jarraitu

Orwellen 1984 eleberria ezin bukatu nabil. Beharbada ez dut mezua ulertu eta horregatik da, edo istorioak beste bide bat hartuko zuela uste nuelako, baina oso astuna ari zait egiten. Elkarrizketa asko eta ekintza gutxi dagoela iruditzen zait.

Jende guztiak ikaragarri ona dela esaten dit, eta beraz ez dut ulertzen zergatik ez dudan gustoko. Agian bigarren irakurketa bat egin beharko dut hemendik denbora batera....

@galaipa
Bukaera mantxoa da, bai, ta gañea etsigarria

Mezua ezkutu jartzeko ezin asmatu nabil... 

@porru
Bai, etsigarria da hitza. Bukaera positiboa edo behintzat ez hain terriblea espero nuen (pixkat falta zait bukatzeko, baina ez dut uste asko aldatuko denik). Inuxentea ni.

@galaipa buf, pena bat! Ezinbesteko bat da. Dena den, liburu bakoitzak bere momentua dauka eta agian 1984 berrogeialdian jarri beharko duzu. Baina saiatu berriro, benetan, itzela da.

Cien años de soledad birritan hasi ostean, berriro laga nuen eta Marquezen beste bat hasi nuen, bigarren hori bukatu eta hirugarren saiakeran irakurri nuen Cien años. Ordutik beste bi aldiz irakurri dut (nire kutunenetakoa da).

Irakurri duzu Rebelión en la granja? Orwellekin hasteko oso egokia.

@desertorea
Ez daukat irakurrita, baina horri buruz ere oso iritzi onak entzun ditut. Uste dut zure aholkua jarraituko dudala eta Rebelión en la granja irakurri eta berriro saiatu.

Hori bai, lehenengo beste libururen bat irakurri dut burua despejatzeko.

@galaipa Lasai Bingen, nik 3 saikera eta ez dut lortu bukatzea, sekula! Eta oso lasai nago,e! jeje

@AVU_Osoro
Ez da hil hala biziko kontua ez 😆. Baina zerbait galtzen ari naizen sentsazioarekin geratu naiz.

@galaipa Niri gustatzen zait eta euskaraz eta ingelesez dudan liburu bakarrenetakoa da. Garai hartako Londreseko kaleak eta giroa imajinatzen ditut.

BBCk 1954an egindako pelikula, aldiz, jasangaitza iruditzen zait. Interesa baduzu, Youtuben dago ikusgai: youtube.com/watch?v=ba4J6umbbp

Zuri 1984 liburuarekin gertatzen zaizuna gertatu zait niri Moby Dick-ekin; 2014an hasi nintzen irakurtzen eta 2021ean _Ishmael_ oraindik ez da itsasoratu.

@rawr
Ba ez didazu oso ondo saldu, baina agian ikusiko dut 😊 Ez nuen ezagutzen, eskerrik asko

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea