@inigoortega Euskarazko marrazki bizidunez hitz egitean beti aipatzen da Dragoi Bola, baina egia esan nik ez nuen ikusten. Eta nire inguruan ere ez dakit arrakasta gehiegirik zeukan. Edo behintzat ez zen "erregea".

@inigoortega
Bueno, ez dakit, asko zeuden. Baina kuriosoa iruditzen zait nola gailentzen den beti DragoiBola. Ez naiz inoiz identifikatuta sentitu horrekin.

Pentsatzen ari naiz agian SuperBateroen kontua dela, nire belaunaldia Betizu klubekoa da eta. Edo agian besterik gabe ni naiz ardi beltza 😂

@galaipa @inigoortega
Nire inguruan denak Gokuzaleak. Doraemonzalerik baldin bazen aski isilik zebiltzan.

Baina zure ingurukoak zu bezala Doraemonzalegoak zirela entzun eta jakin-mina sortu zait: zer urtetan sortua zara, Bingen? (atrebentzia ez bada)

@kilkerra
@inigoortega
98koa naiz. Itzaltze analogikoa (2010) heldu zen arte euskarazko marrazki bizidunak bakarrik ikusten genituen. Gero LTDarekin erdarazkotarako pasa ginen. Gainera ETBk Sakanan funtzionatzeari utzi zion denbora luzez.

Eta esandakoa. DragoiBola botatzen zuten, baina ez dut gogoratzen telesaila jarraitu eta lagunekin komentatzea.

@inigoortega @galaipa @kilkerra Ni SuperBatekoa nintzen eta ez dut sekula Dragoi Bola ikusi. Uste dut nire gurasoei biolentoegia iruditzen zitzaiela. Egia esan, ez dut uste nire estilokoa zenik.

Doraemon ikusi ohi nuen. Baina Kalimero bezala, Nobita beti penetan eta negarrez zebilen, gorrotagarria iruditzen zitzaidana. Ez zuen katu kosmiko bat behar; zaplasteko on bat baizik.

Jarraitu

@rawr
Gurasoena ez zait bururatu, agian hori ere izan daiteke 🤔

Bigarren komentarioa irakurri ez dudala bezala egingo dut. Respect! 😂
@inigoortega @kilkerra

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea