@galaipa …eta federatuan, jarraitzen dituzun kontuen tutak. Baina nola hasi jendea jarraitzen?
Uste dut ondo egongo litzatekeela etiketak —gutxienez— bilatzerakoan fedibertso/Mastodon osoan bilatuko balira. Zoritxarrez, zure kontua dagoen zerbitzarian baino ez da egiten bilaketa. Eta horrek erabat bakartuta uzten zaituela deritzot. 2tik 2
@otsokume
Bai, bilaketena hobetu beharreko zerbait dela uste dut. Batzuetan aurretik irakurrita nituen tootak berriro aurkitzea ere ez dut lortzen bilatzailea erabilita.
Diskoaren edukiera aipatzeak atentzioa deitu dit. Aurreko batean beste norbaiti ere irakurri nion GB dexente behar zirela. Hala da? Gehiena testua izanik ez nuen uste asko beharko zuela.
@galaipa uste dut @urtzai izan zela #Pixelfedi buruz.
Nire kasuan: 168 tut ≈ 23 MB hamar hilabetetan baina federatutako kontuen fitxategiak ere gordetzen dituela uste dut, eta gutxienez 6 GB betetzen ari zen Mastodon ERABILTZAILE BAKARRARENTZAT.
Zenbat eta erabiltzaile gehiago, eta hauek zenbat eta kontu gehiago jarraitu, orduan eta espazio handiagoa.
Diskoa TB 1ekoa izan arren Mastodon ez da zerbitzariko aplikazio bakarra. Suposatzen dut Pixelfedek edukiera are handiagoa beharko duela.
@otsokume @galaipa @urtzai
Bai, Mastodonek federatutako denbora-lerroko multimedia fitxategien cache bat gordetzen du. Beste instantzia bateko eduki bat bistaratu behar den aldiro beste zerbitzariari eskatzen ibiltzea baino eraginkorragoa delako ziur aski. Hala ere, horrek pisu oso oso handia hartzen du. "tootctl media remove" komandoa ezagutzen duzu? Guk tarteka exekutatzen dugu federatuko multimedia zaharren garbiketa egiteko eta alde izugarria egiten du.
https://docs.joinmastodon.org/admin/tootctl/#media
@admin @galaipa @urtzai Bere garaian irakurri nuela uste dut, baina ez dut inoiz erabili. Hala ere espazioa ez zen nire kezka handiena: torrent bidez deskargatzen ditudan kontzertuek betetzen dute diskoa, ez Mastodonek.
Zerbitzari bat kudeatzeak lan handia eskatzen duelako erabaki nuen instantzia propioa izateari uko egitea. Ez dit merezi.
@galaipa Ez dakit zer esan. Alde batetik zuk zeuk zerbitzatzeak poztasun handia eman dezakeela uste dut: Facebooken pare sentiarazi zaitzake, ez duzu enpresa ilunik behar.
Baina badira kontuan izan beharrekoak: segurtasun eguneraketak, disko gogorraren edukiera, babeskopiak… pertsona bakar batentzat ez dut uste merezi duenik, lan handia izan daiteke.
Bestetik, erabiltzaile bakarra izatean, erabat isolatuta zaude. Denbora-lerro lokalean tut propioak bakarrik ageri dira; 2tik 1