Jarraitu

"Bideo-jokoetako munduak euskaraz ezagutzea, posible ote?"

Berehala hasiko da Game Erauntsiaren aurkezpena Durangoko Azokan.

Hemen zuzenean:
durangokoazoka.eus/eu#zuzeneko

@galaipa
Kritikotasun txikia ikusiet hitzaldi hortan itzulpenak mantxotzeitun arrazoi nagusi bati: kode itxia.
Ez da aipatzen software librea dala euskeratzen errexena ta ez da seinalatzen kode itxia arazoa dala. Enpresen erabakiak presionatzea aipatzea: inuxenteen kontua ne ustez. Software librea aldarrikatu beharko litzake bideojokuetan ere

@porru
Hein batean zurekin ados nago, baina uste dut bideojokoak ezin direla zuzenean software arruntarekin konparatu. Programa batek alternatiba libreak izan ditzake, baina jokoek ez. Bideojokoak zinema edo literatu bezala artea dira, eta beraz ez dira ordezkagarriak. Horregatik, nire uste apalean "utzi pribatiboa, erabili librea" diskurtsoak ez du balio kasu honetan.

CC diren liburuak bakarrik irakurtzea bezala litzateke.

1/3

@porru
Horretaz gain, nahiko nuke (eta genuke GEko askok) joko guztiak soft librea izatea, baina tamalez gaur egungo bideojokoen industria ezagututa ez da errealista. Nahikoa sufritzen dugu bideojokoek Linuxen funtzionatzeko.

Gure txikitasunetik enpresei beren kodea askatzeko eskatuz gero pikutara bidaliko gintuzkete. Aldiz, itzulpenak egiten uztea errazagoa da (eta ari gara lortzen). Film eta telesailen bikoizketa bezala da. Ez diegu eskatzen Doraemon CC egiteko, bai bikoizten uzteko.

2/3

@porru
Bukatzeko hitzaldian aipatzen den "iragazkien" arazoa dago. Eta hor bai nagoela ados zurekin. Bideojokoak banatzeko plataformak soft librea izan beharko liratekela uste dut. Ez dauka zentzurik enpresa gutxi batzuen esku egoteak eta etiketa xixtrin bat sartzeko erregutzen eta milaka sinadura biltzen ibili behar izateak (Twitchekin gertatzen dena adibidez). Horiek software soila dira eta ordezkagarriak.

3/3

@porru
Dena den, zuen iritziak gustora entzungo nituzke. Soft librearen defendatzaila sutsua eta bideojokozalea izanda askotan izan dut eztabaida hau nire buruarekin.

Oraingoz, ahal dela DRM gabeko jokoen bertsioak erostera mugatzen naiz (Gog.com vs Steam adibidez)

@galaipa

Hola azalduta bai. Hitzaldi publiko batian aldiz, hoi guztia azalduko nun: esan arazoak software itxia dialako diala ta irekitzea eskatzea, baño estrategikogoa dala eskaera txikiak itea. Motx esanda bada ere, esanda.

Adibide argia da Age of Empires ta 0AD. Bigarrena euskeraz ta librea, sistema eragile askotan. Bigarrena sustatu beharko litzake lehenengoai txikikeriak eskatu baño.

@porru
Ados software librea aipatu zitekeela euskaratzeko erraztasun faktore gisa (pasako diet zure iritzia), baina gaia hori baino konplexuagoa dela pentsatzen jarraitzen dut.

Izan ere, esan bezala uste dut 0AD ez dela AgeOfEmpiresen baliokide edo alternatiba (ez da MS office vs Libreoffice bezala).

Justu 0AD bai sustatu izan dugula GEtik. Euskaratzean parte hartu genuen, eta Gamer Gelen bidez hamaika lekutara eraman dugu. Kriston jokoa da 😀

@galaipa
Ados esatezunakin, ta adibide soil gisa jarriet 0AD, enun zuen lana gutxiesteko asmoik

@porru
Ez ez lasai! Ez dut horrela ulertu. Argi ez bada geratu nire mezuak lagunarteko tonoan ziren 😀

Jokoa aipatu duzunez ez nuen aukera galdu nahi joko puska dela esateko jeje. Oker ez banago hemendik dabilen @pospolos aritu zen zati handi bat euskaratzen.

@galaipa @pospolos
Nei joku bikaina iruitze zait, sekulako biziada dakat egun hauetan. Ni jokuzale amorratua ez izanda ere, jolastu bitartean zuzenekoa in nahiko nuke, akaso euskaldunen arteko online partida bat

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea