Dokumentu teknikoak idazteko LaTex edizio-lengoaia erabiltzen dut gehienetan. Gorroto dut dokumentuak itxuroso jartzeko formatuarekin borrokan ibiltzea. LaTexekin aldiz askoz errazagoa da behin txantilioi bat prest duzula.
Ba Elhuyarren "Zientzietan itsu" artikuluan ikasi dut beste abantaila handi bat duela lengoaia honek. Edukia irisgarriagoa egiten du ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat. Antza denez pantaila irakurleentzat errazagoa da formatu hori irakurtzea.