@inigoortega
Nik "jesus" esaten dut, baina gure euskalkiaren hiztegian begiratu dut eta ondorengoa dio:
Antuxak, gehienetan, bi edo hiru segituan egiten dira, eta lehenbizikoa egiten zan garaian "doministikun" esaten zen; eta bigarrena egiten zen garaian, "bakea eta osasuna"; eta hirugarrena egiten zen garaian "jainkoa deizula".
@inigoortega
Hiztegitik ulertzen dut gure herrian "doministukuN" ez zaiola (edo zitzaiola) ekintzari esaten, baizik eta erantzunari. Ekintza "antuxa" omen da.
Dena den aitak esaten dit berak ez duela inoiz "doministiku" edo "doministikun" entzun. Beretzat "antuxa" da.
Galdetuko dut ze orain kuriositatea piztu didazu!