Zuenean (012) zerbitzura mezu bat bidali dut, baina agian zuok ezagutzen duzue erantzuna dagoeneko:

Covid pasaportea eskatzeko betebeharra duten establezimenduek, zein aplikaziorekin baliozkotu behar dituzte?

@desertorea hemen ez dute app ofizialik prestatu ezta zehatz bat gomendatzen ere. Ez dute abastorik ematen Osakidetzako kaleratzeekin, aztarnariak ez kontratatzen, LABIaren antzezlana amaitzen eta abar.

Hala ere, honek agian lagunduko dizu:
gasteizhoy.com/apps-verificar-

@txopi euskadi.eus-en aurkitu dudan informazio guztia, pasatu didazun kartel hori da, baina nola liteke oasian gauzak hain txapuzero egitea? Ea zer erantzuten didaten, erantzuten badidate.

(Artikulu bat prestatzen ari naiz).

@desertorea estekatu dudan artikuluak Covid pasaportea egiaztatzeko erabil daitezkeen hainbat aplikazio estekatzen ditu.

@txopi bai, ikusi ditut, baina suposatu nahi dut betekizun legal bat duen horri esango ziotela: Honekin egin dezakezu. Baina ez dirudi horrela izan denik.

Artikuluak aipatzen dituen guztiak eta beste horrenbeste daude Google Play-n. F-droid-en ere bazegoen baten bat. Baina ez litzateke serioa horrela lan egitea.

En fin, beste bat.

Jarraitu

@desertorea
@txopi
Agian irakurrita izango duzu, baina hemen gaiaz informazio pixka bat gehiago:

sustatu.eus/1638553776

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea