@porru eta askoz gehiago kontzentratzen zarela nabarituko duzu (dagoeneko egin ez baduzu) https://www.sarean.eus/norberaren-irudimenari-zor-dizkiogun-orduak/
Hoi eztakit, nei beti kostatu izan zait arreta mantentzea, azkar nekatze naiz. Baño memoria hobetu (gaitasuna berreskuratu) baet, ziur arreta ere etorriko dala!
@porru @desertorea Beharbada gaia pibotatzen ari naiz, baina azkenaldian buruan bueltaka daukadan zerbait da.
Nire kasuan behintzat uste dut Mastodonek eragin handia izan duela nire irakur zaletasunean. Egunero dago norbait libururen bat gomendatu edo komentatzen, eta horrek ni ere gehiago irakurtzera bultzatu nau.
Ez dakit beste norbaiti berdin gertatu zaion edo sentsazio hori duen.
@galaipa @porru eskolek eta institutuek urte asko daramatzate ikasgeletan irakurzaletasuna sustatu nahian, eta Fedibertsoa zen behar genuena. 😉
Egia esan nire irakurtekoen zerrenda ere handitzen doa eta asko hemendik hartutako proposamenak dira.