#Microsoft​eko David Guyer-en gomendioak #Windows duten gailuak behar bezala eguneratuko direla ziurtatzeko:

* Gailuak gauean itzali ordez martxan eta Internetera konektatuta uztea.

* Gailua erabiltzen ari ez zarenean oso azkar hibernazioan ez sartzeko konfiguratzea.

Nire galderak:

* Gomendio horiek jarraituz gero zenbat energia alferrik galduko litzateke mundu mailan?

* Nola da posible Windows izatea ordenagailuetan gehien erabiltzen den sistema eragilea?

techcommunity.microsoft.com/t5

Jarraitu

@aldatsa Etxean zuntza jarri aurretik OSO konexio kaxkarra genuen. Windowsen ibili behar banitzen (normalean bideo-jokotan ibiltzeko) aurreko gauean martxan utzi behar izaten nuen eguneraketak egiteko.

Jokatzeko garaian eguneraketak egiten hasten bazen akabo. Eguneraketak automatikoki hasten ziren bigarren planoan (nik dakidala ezin zen hori konfiguratu), ez zizun abisatu ere egiten, eta ezin ziren gelditu! Prozesuak eskuz hiltzen ibili behar izaten nintzen.

Gorrotagarria benetan

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea