Mastodon aplikazioa probatzen ari naiz. Oraindik ez dago Play Storean, baina nahi baduzue #IzzyOnDroid biltegian aurkituko duzue F-droid bitartez instalatzeko. Fedilab edo Tusky modukoa da, baina inkestak sortu daitezke (nik dakidala beste biekin ezin da). 🧐
@otsokume hori Tusky da, ezta? Ez naiz aukera aurkitzeko gai!
@otsokume ostiaz klipean dago!!! Ze naboa naizen. 😂😂
@desertorea tusky bikaina da
@otsokume bai, nik ere ala uste dut. 👌👌
@desertorea
Fedilabekin ere inkestak sortu daitezke. Lokala ezin da bereizita ikusi app ofizialarekin? Ze arraroa. Probatuko dut
@otsokume
@mikelgs
Dena den, gogoan dut Eugenek (Mastodonen garatzaile nagusiak) esan zuela ez dela erabiltzaile guztientzat aproposa izango. Helburua ez dela orain dauden aplikazioak ordeztea, baizik eta aniztasuna handitzea aplikazioa beste ikuspuntu batetik garatuta.
@desertorea @otsokume
@otsokume @galaipa @mikelgs nolabait esateko Mastodoneko aplikazio ofiziala bilakatuko bada, eta logikoa deritzot hori pentsatzea, esan nahi du sareak eskaintzen dituen baliabide guztiak baliatu beharko lituzkeela. Denbora lerro lokala eta federatua barne. Nire ustez.
Egia da nahi duenak beste bezero batzuk aukeratu ditzakeela, baina aurreikusi daiteke lehen momentuan behintzat, oso jende gutxik egingo duela ariketa hori.
Eta hau, nahita ala ez, oso berde dago (probatzen jarraitzen dut).
@desertorea
@otsokume @mikelgs
Nik ere ezinbesteko ikusten dut denbora lerro lokala eta federatua ikusteko aukera izatea. Eta inkluso beste instantzia batzuetako denbora-lerro publikoa gehitzeko aukera izatea.
Adibidez, nik Fedilaben mastodon.eus-ekoa daukat gehituta. Eta hori da gehien jarraitzen dudanetako bat.
@otsokume ez dut oso ondo ulertu load balancerrarekin esan nahi duzuna. Garatzerik bai? 😀
@galaipa @desertorea @mikelgs erabiltzaile berriak instantzia [generalista] batera edo bestera bideratuko dituen sistema bat, zerbitzari guztiek antzeko erabiltzaile kopurua izan dezaten.
Bai, badakit instantzia batzuek berezitasunak dituztela (hizkuntza, geografia, gaia…), baina uste dut alde handia dagoela garatzailearen zerbitzari eta beste zerbitzari guztien artean.
Aplikazio ofizialak denbora-lerro lokala bakarrik badu eta erabiltzaile gehienek instantzia “ofiziala” erabiltzen badute…
@otsokume @desertorea @mikelgs
Arrazoi duzu batetik bestera alde oso handia dagoela. Baina gaizki ulertu ez badut aplikazio ofizialak duen denbora-lerroa "home" delakoa da. Hau da, jarraitzen duzun pertsonen edukia erakusten duena.
Eta jende berria aurkitzeko "Explore" izeneko zerbait sartu omen dute 3.5ean. Jalgi oraindik ez da eguneratu, beraz ezin esan nolakoa den. baina pentsatu nahi dut hainbat instantziatako jendea agertuko dela hor.
@galaipa @desertorea @mikelgs nire kontua izango da. Beldur naiz zerbitzari bakar batek botere handiegia metatuko ez ote duen.
@otsokume
@desertorea @mikelgs
Behintzat EHn bi instantzia euskaldun izanda nahiko ondo gabiltza zentzu horretan! Jejeje
@galaipa @mikelgs @desertorea iOSerako aplikazioa garatu zutenean eztabaidatu zen eta ez dut uste iritziz aldatuko zuenik, oso argi zuela zirudien. Beharbada hasiberrien esperientzia errazagoa izango da, edo agian ez die konpetentzia egin nahi gainontzeko Mastodon aplikazioei. Baina uste dut Mastodonek load balancer bat behar duela, zeren jende gehienak mastodon.social hautatzen badu eta denbora lerroa lokala baino ez bada, gainontzeko instantziak zokoratuta geratuko dira = pseudozentralizazioa.