@goiener hau irakurrita ematen du bezero berriak lortzea goienerrerentzat txarragoa dela, diru handiagoa aurreratu behar dutelako, beste alde batetik, 16.000 bazkide 10 urtean ez dakit, ematen du gutxi direla ezta? Dena dela, pozik aurrera doalako :)

Jarraitu

@zital
SomEnergian kontratazio berriak itxita daude horrexegatik. Ez dira garai onak txikiontzat.
@goiener

Ez dira garai onak, ez!

Hala ere, bazkide berriak hartzen jarraitzen dugu eta hazten. Oraingoz kontsumitzaile handiei aurrerakinak eskatzera pasa gara. Guk «bezero» ordez «bazkide» esatea nahiago. Beste engaiamendu bat adierazten du hitzak.

@zital @galaipa

Etxe bakoitzak hiru-lau biztanle dituela kontuan izanda, pentsa, Santurtzi osoa adina bagara Goienerren.

Eta duela 10 urte? «Berriztagarrien Aldeko Frontea» eta «Fronte Berriztagarrizalea», besterik ez ginen. Orain bagara zerbait. Komunitate hau sortzea da egin dugun handiena. Hitzetatik ekintzetara! Mila esker hor egoteagatik 😉

@zital @galaipa

@goiener @galaipa beharbada ni naiz flipatua baina uste nuen famatuagoak zinetela 😂 😂 😂 eskerrik asko zuon lanagatik!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea