Ez al zan suposatzen mastodoneko azkeneko bertsioan tootak edo bidalketak editatzeko aukera egon behar zela? Hemen (https://blog.joinmastodon.org/2022/03/mastodon-3.5/) hori dagoeneko funtzionatzen beharko lukeela aipatzen du.
Kaka, badirudi oraindik desgaituta edo utzi behar dutela jartzen du zerbitzari gehiago 3.5ra (ezaugarri hau ekarriko duena) iristeko denbora izan dezaten...
@inigoortega
Berri pozgarria, baina zer pentsatu eman dit zati honek 🤔:
"People who have previously shared the post get notified about any edits, so they can un-share if there’s foul play."
Bultzatu duzun mezu bat aldatzen bada, nahikoa al da abisatzea? Mezua errebisatu bitartean ez al da "seguruagoa" bultzada kendu edo ezkutatzea?
@galaipa errebisatzeaz arduratzen ez bada, idatzitakoaren egoera zein den arduratzen ez diola esan nahi du.
@inigoortega
Nik ez dut horrela ikusten.
Mastodon egunean hainbatetan begiratzen baduzu (edo jakinarazpenak gaituta izan) ez dago arazorik. Baina noizean behin sartzeko ohitura duenarentzat bai.
Errebisatzeko aukera izan arte, baliteke jatorrizkoaren oso desberdina den mezu bat zabaltzen egotea.
@inigoortega
Diozun bezala bada ondo!
@otsokume
@inigoortega
Hori da. Ea nola konpontzen duten ba arazoa, ez dirudi erraza eta!
@galaipa @inigoortega Ez dakit Google Buzz edo Facebook zen baina Matthew Inman aka The Oatmeal komikigileak zerbait marraztu zuen (duela ~10 urte?) honen inguruan:
Tipo batek zera galdetzen zuen: nori gustatzen zaizkio izozkiak?
Eta besteak “niri!” erantzun. Baina lehenengo morroiak galdera aldatu eta orain zera zioen:
Nori gustatzen zaio haurrak jatea?
Jakinarazpenik jaso ezean, iruzkinak betiko jarraitu lezake hor.
—
Hitzekin azaltzea ez da gauza bera baina ezin izan dut komikia aurkitu.