Sanferminetako kartela aukeratzeko botazioan iruzur zantzuak aurkitu badituzte, imajinatu ere ez dut egin nahi nola funtzionatzen duten gaur egun “publikoak” aukeratzen dituen beste sari batzuek.

@gorka_bm era guztietakoak ikusi ditugu: Javascript desgaituta edo cookieak garbituta behin eta berriz bozkatzea onartzen zuten plataformak edo, beste barik, berez, iruzurra "onartzen" zutenak. Hori oso errez konpon liteke: behartu erabiltzailea indentifikatzera #EtaKitto. Berdin dit nola, login bat jarriz edo telefono edo epostaz berresteko eskatuz... modu desberdinak daude. Webgunea kudeatzen duen enpresaren utzikeria da eta jakin nahi nuke zenbatekoa den aurrekontu publikoa.

@desertorea Bai, bai, kontuak izango du soluzio teknikoa, baina horrelako lanak egiten dituzten enpresetan imajinatzen dut giroa: “Ez nekatu gehiegi, administrazioa da”. Eta hein batean ulertzen dut, ez pentsa: XIX. mendera itzultzea bezala da batzuetan tramite sinpleena ere, beraz programatzaile motibatuenak ere etsia hartzea kasik normala iruditzen zait. Txapuza albiste bihurtzen den arte ez dira mugitzen

@gorka_bm @desertorea Nire ustez bi aukera daude: Edo kontratatzaileak ez du ideia zipitzik zer behar duen webgunea eskatzerakoan, eta noski, enpresak ez du egingo espreski eskatzen ez bada (kostua txikitzeko, hauta dezaten)... edo badaki eta nahita egina dago hautaketa moldatzeko.

Jarraitu

@RiverRock
@gorka_bm @desertorea
Bueno, kasu honetan Animsa enpresa publikoak garatu du sistema. Bozkatzeko nortasun agiria sartu behar zen. Pentsatzen dut errolda ere begiratuko zela.

Iruzurraz konturatu eta bozketa geratzea ere ez zait gutxi iruditzen.

Ez dut enpresa hori batere gogoko (Microsoft...), baina kasu honetan ez zait iruditzen hain gaizki egin dutenik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea