Nola esango zenukete euskeraz gaztelerazko "ojos como platos" edo katalanezko "ulls com taronges"?

Zehazki hiztegian "begiak arranpalo" topatuet, baño horri beste ñabardura bat hartzeiot nik.
Nei senak eskatzeit "hontza" behar dula esamoldeak

@porru adierazi nahi dena harridura dela jakinik, nik "ahoa bete hortz" irakurri izan dut. Ez dakit espreski begiak erabili nahi zenituen, baina askotan hitzez hitz itzultzea akatsa izaten da...

@Gauargi Zuk uste esaera hoi bat datorrela? Ahoa bete hortz esaerak frustrazioa adierazte du: espero zana lortu ez dala.
Aldiz nik behar deten testuinguruan zeozerri arreta haundiz beidatzea da esanahia: "(...) afluixem la velocitat del cotxe quan passem pel costat d'un accident amb els ulls com taronges."

@porru @Gauargi ez dakit zein izango den “ojos como platos” itzultzeko modu egokiena baina nik ez dut inoiz frustrazioarekin lotu “aho bete hortz”, harridurarekin baino.

Jarraitu

@otsokume
@porru @Gauargi
Nik ere harridurarekin lotzen dut. "Zur eta lur" bestela?

@galaipa @otsokume @porru @Gauargi
"Ahoa bete hortz" eta "zur eta lur" nik ere harridura adierazteko erabiltzen ditut.

Bestalde, "begiak talo" ere entzuna dut, zentzu berean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea