Jarraitu

Laboral Kutxan gertatu den ziber-erasoa ez zait txantxetakoa iruditzen. Ondo ulertu badut korrespondentzia lapurtzea lortu dute. Ez da dirua, ados. Baina hala eta guztiz ere larria iruditzen zait.

Ea datozen egunetan informazio gehiago ematen duten...

@galaipa eta nahikotxo itxaron dute erasoaren berri emateko, ezta?

@otsokume
Arrazoi! 21 egun! Bidali duten dokumentuan ez du datarik jartzen, eta oraintxukoa zela uste nuen.

@galaipa hiru aste.

“En su caso, [la notificación] debe realizarse sin dilación y a más tardar en las 72 horas siguientes, computando también las horas trascurridas durante fines de semana y festivos.” dio Espainiako Datuen Babeserako Bulegoak.

Ez dakit bezeroei jakinarazteko epea desberdina den edo posta zerbitzuaren datuak salbuetsita dauden edo…

@otsokume
Gaizki gogoratzen ez badut esango nuke epea desberdina dela 🤔 72 ordu polizia edo dena delakoari abisatzeko dela uste dut. Baina ez egin kasu handirik niri...

Horretaz gain, ulertzen dut LKri isuna jarriko diotela, ezta?

@RiverRock @galaipa ez naiz aditua baina “kooperatibista” naizen heinean gauza hauen berri lehenbailehen izatea eskertuko nuke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

E.H.ko Mastodon instantzia burujabea