Ez dakit beste leku batzuetan ere hala den, baina gure herrian "gizona" esateko "gizakia" erabiltzen da.

Eta elkarrizketa subrealistak sortzen dira...

Herriko mediku berria gizakia dela eta kexaka entzun ditut bi adineko. Barreari ezin eutsi ibili naiz πŸ˜‚

@galaipa Gizakia??? "Gizasemea" entzun izan dut, baina hori ez. (Zein herri da?) Normala barregura: gizakia ez den medikua imajinatzea bakarrik...

@txikillana @galaipa Futuramako Zoidberg doktorea ezagutzen duzu?
Usurbilen gizaseme = gizonezko.

Jarraitu

@aldatsa
@txikillana
πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚
Berez txikitatik entzun dut, baina oraindik ez naiz ohitu jeje.

Herria Urdiain da, Sakanan. Hizkerari Burundako euskalkia esaten zaio.

Β· Β· Fedilab Β· 1 Β· 0 Β· 1

@aldatsa @txikillana
Errematatzeko, hiztegian begira jarri, eta ikusi dut barraskiloak bi motatakoak bereizten direla: kakol-gizakiak, eta kakol-seΓ±oritiak/damakπŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚

Nik dakidala barraskiloek ez dute sexurik, beraz ez zait argi geratzen nola den. Galdegingo diot bihar izebari.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea