Asteburu honetan Berlinen izan naiz konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.

Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂

Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.

Jarraitu

Tabernan Bizkaitar bat ere bazegoen (tabernariaren laguna, eta hortik musika). 20 urte daramatza Alemanian lanean. Euskara ahaztuta zuela bazioen ere, oso ondo egiten zuen. Oso atseginak denak.

Berlinera itzuliz gero badakit nora joango naizen berriro!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea