Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa euskaraz.
@desertorea
Oso ados!
Troiar/troaiko zaldiaren harira aurrekoan Twitterren eztabaidan ari ziren batzuk. Zaldia bera ez barruan zeudenak ez zirela troiarrak, eta beraz egokia ote den troiar deitzea. Ez dakit hortik doazen zure tiroak 😂
@galaipa ez, ez da horregatik, beste barik, "troiar" hitzak txarto jotzen didalako belarrira. Hori besterik ez. 😇
@galaipa Kalteberetasun da orduan...
Eta orduan, suhesi ordez, suebaki?
@inigoortega
Nik ere ez nuen "kalteberatasun" ezagutzen. Atentzioa deitu dit 🤔
Dirudienez suhesi bai. Egia esan nik ez dakit zein erabiltzen dudan jeje.
Baina hau maiatzean argitaratu zuen, ezta? Edo beste gehikuntza/moldaketaren bat egin du?
@atxamart
Dirudienez bai! Ez naiz datan fijatu ere egin... 🤣 Argitaratu zenean ez nuen ikusi, edo ez dut gogoratzen behintzat.
@galaipa pena komunikabideetan ohikoa den hacker hitzaren konnotazio negatiboa aukeratu izana eta web ilunaren adibiderik negatiboena lehenetsi izana...
Bestela, gainontzeko denak nahiko zabalduta daude (mundu ilun informatikoetan gauden euskaldunontzat, behintzat 🤣). Niri, ondo dagoela jakinik ere, ez zait gehiegi gustatzen troiar erabiltzea, nahiago dut troiako zaldi deitu, osorik.