@mikelgs @xabi @homer 6 hilabete gehiegi da nire ustez, maizago egin beharko zenuke. Batez ere segurtasun eguneraketak jasotzeko. Nik normalean astean behin egiten dut.
Kontuan hartu "sudo apt update"ekin programen zerrenda bakarrik eguneratzen dela. Hau da, zure sistemak programa bakoitzaren azken bertsioa zein den jasotzen du. Baina zein den bakarrik, ez eguneraketa bera.
"update" egin eta gero "sudo apt upgrade" egin behar duzu programak eguneratzeko.