@ekaitz_zarraga
@zital Gurean lehen urtean azaldu ziguten C1 lortzeko hautazko euskara ikasgaia jaso eta gradu amaierako lana euskaraz egin behar genituela. Bestela ez ginela gutxieneko kreditu kopurura iristen.
Baina gero ikasketa planean euskaraz ziren ikasgai asko erdaraz jaso genituen. Beraz, ez dakit nola geratuko zen kontua... nik zorionez ez nuen behar izan
@ekaitz_zarraga
@zital Dena dela, ez dut esan nahi euskaraz ikastea esfortzua ez denik (edo izan daitekenik) e! Norberaren egoeraren araberakoa dela uste dut. Baina pertsona batzuk oso trebeak dira esfortzu ahalik eta txikienarekin aurrera egiten... Horregatik, ez dut uste karrera euskaraz egin izanak ezer bermatzen duenik.