Ofizialki ez dut inoiz @elegose irakurle taldean parte hartu, baina askotan irakurri ditut zuek proposatutako liburuak. Denboraz kanpo gehienetan...

Oraingoan animatzera nindoan, eta irakurketa atzeratuko duzue?! 🤨😜

Jarraitu

Bueno, txantxak alde batera utzita, oraintxe bukatu berri dut #Ostadar7310 eleberria. 

Orokorrean gustatu zait, eta asko disfrutatu dut irakurtzen. Nobela distopiko teknologikoak dira nire genero gustokoena. Bereziki mezua dutenak. Eta eleberri honek bietatik du. Ezer gutxi gehiago eskatu diezaioket beraz.

Istorioaren zatiren bat nabarmentzearren, esango dut ez nuela inondik inora espero Ilargik eta H57k horrela amaitzea. Traizioa eta mina nire gorputzean sentitu ditut irakurtzean.

Nire bigarren mezuak spoilerra dauka. Horrela markatu dut Mastodonen, baina ez dut mezuaren hasieran aipatu. Ez zabaldu ez baduzue irakurketa bukatu 🙃

@galaipa
Hara! Orain ikusi dut zure mezua traolan klik egiterakoan. Eskerrik asko irakurketa eta iritziarengatik, Bingen.
Eta pozten naiz asko disfrutatu izana. 🥰
Besarkada bat

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea