Muskena uler dezaket, azkenean tirano bat besterik ez da. Baina jakin nahi nuke nola demonio egon daitekeen pertsona bat harro bulegoan lo egin behar duelako bere nagusiak ezartzen dion lana aurrera atera ahal izateko.

Benetan, nik geroz eta gutxiago ulertzen dut mundu hau. Baina badaude gauza batzuk ulertu nahi ez ditudanak.

Jarraitu

@desertorea Argazkia ikusi dut, baina nola dakizu harro dagoela? Zerbait esan du(te)?

@galaipa argazkiko emakumeak berak erantzun du jatorrizko txioa. Hala esan du: "Zure taldea epeak betetzeko ahalik eta gehien ahalegintzen denean, batzuetan lan egiten duzun tokian lo egin behar izaten duzu".

Harrotasun ukitu bat zuela iruditu zait, baina nik ondorioztatu dut. 🤣

@desertorea Argazkia bai, baina langileak esandakoa ikusi gabe neukan.
Dirudienez lehenengo txioa azalduz hari bat egin du gero (ez dakit hori ere irakurri duzun).

Eta harrotasunez ari dela esango nuke bai... Negargarria, nik ere ezin dut ulertu.

@galaipa @desertorea testuinguru pixka bat gehiago jartzerik bai kontu honetan? Jakin daiteke zertaz ari zareten?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea