Aste honetan #HodeiaEzDaExistitzen albistegian idatzi dudan artikulua @argiaren buletinean nabarmentzea erabaki dute 😃
https://iametza.eus/albistea/5-300-000-000-mugikor-hondakin-bihurtuko-dira-aurten/
@xabi
@aldatsa @argia Duela urte batzuk mugikorrak konpontzen ibiltzen nintzen. Teorian gertukoei bakarrik. Baina badakizue, informatikook ez dugu lagunik, baina jende guztiak du lagun informatiko bat... 🤪 Buelta ta buelta ehun pasatxo konpondu nituen. Aspertu nintzen arte.
Izerdi onak mugikor asko irekitzeko. Hori izaten da pauso zailenetakoa. Batez ere ezer hautsi gabe egin nahi izanez gero...
Kuriositatez, zein da ireki ezin duzuen hori?
@galaipa @aldatsa @argia 100! Kalean topatutako HTC Desire bat eta iMac bat baino ireki ez ditudala uste dut, eta Windows ordenagailuak baina horiek torlojuak daramatzate.
Telefonoa Xiaomiren Redmi Note 5 bat da, “Whyred”. Baditut plastikozko espatula batzuk eta pare bat bentosa txiki, baina lan honetarako ez dira nahikoak izan.
@xabi
@aldatsa Ona! Karkasak irekitzeko plastizkoko puak gustatzen zaizkit niri: gogorrak dira, erabiltzeko erosoak, eta indar dezente egiten dute. Eta kasurik zailenetan metalezko xafla finak, baina horiekin oso kontuz ibili behar da ze markak egiteko arriskua dago.
Espatulak kableak eta pantailak askatzeko bakarrik.
@xabi
@aldatsa Eta behin gomendioekin hasita.
Tutorial oso onak hemen: https://nadiemellamagallina.com/es
Piezak erosteko: https://www.impextrom.com edo Ebay
@galaipa
Eskerrik asko! Aliexpress eta iFixit-en erosi ditut botoia eta tresnak baina hurrengorako kontuan hartuko dut zuk gomendatutako denda.
@galaipa @miren nirea ez zegoen pegatuta, baina oso zaila zen ezer sartzea pantailaren eta taparen artean, ez zegoen tokirik. Bideoan oso erraza zirudien baina ez zetorren bat errealitatearekin.