Kontuak jarraitzea ondo eta denbora lerro lokalean kuxkuxeatzea hobe.

Jarraitu

@kakapo
@mikelgs @aldatsa Baina mezuen "gogokoak" publikoak dira? Norberari emandakoak bai, baina gainerakoenak ezin dira ikusi, ezta?

@galaipa @kakapo @mikelgs

Web interfazeko denbora-lerroetan ez dira agertzen bultzada eta gogoko kopuruak, baina bidalketa baten xehetasunetara sartuz gero, kopuruan klik egin eta nork egin duen ikus daiteke. Ez dakit badagoen besteek ikusi ahal izatea galarazteko.
#FedibertsoaUlertzen

@aldatsa @galaipa @kakapo @mikelgs mastodon aplikazio ofizialean, zuzenean ikusten dira kopuruak. Ni ere harritu egin ninduen

@urtzai
@aldatsa @kakapo @mikelgs
@kilkerra
Jo, ba ikusten ez zirela uste nuen. Eta gustatzen zitzaidan... Batez ere nork eman dion ez jakitea, kopurua ez zait horrenbeste inporta.

Dena den, mastodon.eus​​en botatako mezuetan jalgikoen gustokoak bakarrik agertzen zaizkit. Beraz, gehienek 0 gustoko dute. Agian horregatik nengoen konturatu gabe...

@urtzai
@aldatsa @kakapo @mikelgs @kilkerra Jarraitzaile/jarraituekin bezala da beraz. Gure instantzian ez zaudetenen zerrendetan Jalgiko jendea bakarrik ikusten dut. Jalgiko perfiletan aldiz bai barrukoak eta bai kanpokoak. Hori bai, kasu hontan kopuru totala bai ikusten dela.

@galaipa @urtzai @aldatsa @kakapo @kilkerra niri ez zait gustatzen mezu batek zenbat gogoko eta zenbat bultzada dituen agertzea (app ofizialak nabarmentzen duena). Nahiago nuke bidaltzaileak bakarrik jakingo balu. Ez dakit azaltzen zergatik.

Eta mezuei gogoko egitea sekretua izatea ere nahiago nuen... 😅

Ederra litzateke xehetasun hauek instantziaren administratzaileak erabakitzeko aukera balego. Norbaitek nahi badu, eskatu garatzaileari.

@galaipa @kakapo @mikelgs @aldatsa

Bai, ikus daitezke. Mezua klikatu eta beheko lerroan zure elkarrekintzak dituzu, baina gaineko lerroan (dataren ezkerrera) mezuak jaso dituen elkarrekintzak. Bertan klik eginez mezua nork bultzatu duen edo nork atsegin duen ikus daiteke.

(Nabigatzailean behintzat hala da. Aplikazioetan ez dakit)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea