Arraio madarikatua, gaur Durangoko Azokan, gogoratu dut zergatik ez naizen Durangoko Azokara joaten. Itolarria! Kristoren meritua duzue, bertan antolakuntzan eta salmentan jarduten duzuenok. Gune garrantzitsua da, inondik ere, euskal kulturarako; baina ez da nire lekua. Zuen txiringoa oso ondo, @gamerauntsia Segi fuerte!

@txikillana ez haiz bakarra, txo. Atzo momentu baten nahiko agobio pasatu nian eta kalera atera behar izan ninduan behin baino gehiagotan. Nahikotxo jende ibili zuan hala: sartu, irten, sartu, irten... 🥵

@desertorea @txikillana Ni asteazkenean aurkezpenak egin eta mokadutxo bat jan ondoren gustura ibili ninduan kuxkuxean, 18:30-20:00 artean. Jendea bai, baina estuasunik gabe, gauzak lasai ikusteko moduan.

@aldatsa @txikillana 18:30ak izango dituk 14:30 berriak? Kalean ikusi nitian guztiek esaten zidatean «bazkalorduan sartuko gaituk, jende gutxiago egongo duk». 🤣

@desertorea
Nik ere gaizki pasa izan dinat Durangoko Azokan horregatik. Joan naizen azken bi aldietan. Agian komeni zaigun bi azoka egitea, Durangokoa eta gero abenduko azken astean Tuterako Azoka edo Baionako Azoka-edo. (Noka erabiltzea erabaki dinat, ze arraio 😜)
@aldatsa @txikillana

Jarraitu

@mikelgs
Hemen beste bat! Badira urte batzuk egun oso bat pasatzen dudala Game Erauntsiko gamer gelan, baina Kabi@tik ez naiz irteten 😂

Egia da atope ibiltzen garela. Baina gehiago da jendetzak atzera botatzen nauela...

Aurten erosi beharrekoen zerrenda ere prest neukan, baina berriz ere etxera esku hutsik 😅
@desertorea @aldatsa @txikillana

@galaipa @mikelgs @desertorea @aldatsa @txikillana Ni ere horrela ibili nintzen asteazkenean. Ez genuen kontuan izan institutuen eguna zela eta iritsi ginenean, nerabez beteta. Kanpora atera, aldameneko kafeterian infusio bat hartu eta, neska-mutilen eskola ordutegiagatik alde eginda zeudela kalkulatu nuenean, bueltatu nintzen azokara.
Urtean behin soilik jasaten ditut horrelako pilaketak: sansebastianetan eta kopa estra bi edo hirurekin! 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea