Jarraitu

Behin Mihiluzen herriko hitz bat agertuko, eta ez nuen ezagutzen. Bi hiztegitan begiratu dut eta ematen du ondoko herrikoa dela 🤨

@galaipa
Igurain beraz basozaina bezala da? Eta etimologia zein ote du? @protoeuskaldun

Inguru + aintza?

@mikelgs @galaipa @protoeuskaldun

Niri burura datorkit 'iguriki' hitzak 'norbaiten/zerbaiten zain egon' erran nahi duela. Agian bada loturarik.

@kilkerra @mikelgs @galaipa @protoeuskaldun Zarautzen 'Igurazai / igurazain / igurain' mahastiak eta baratzeak zaintzen dituen pertsona izendatzeko erabiltzen omen da (zen).
zarauzkohitza.eus/komunitatea/

@aldatsa @kilkerra @mikelgs @galaipa -(a)in bukaera ez dakit nola azaldu, baina urdain (urdezain) eta akaso unai(n) (behizain) hitzekoarekin lotu beharko da.
Eta igura-ren etimologiarik ez dakit.

@protoeuskaldun @aldatsa @kilkerra @galaipa ze guay Zarauzko azalpena ere. Kontua da irrikaz ezagutu dudala hitza, badudalako arazo bat. Nire bikoteak Ingurumen Zientziak ikasi zuen eta erdaretan ofizio (oso zabal eta anitz) horrek baditu izenak: ambientologo/a, ambientologist...

Baina euskaraz? Ingurumen Zientzialaria? Bi hitz direlako ez zait gustatzen, eta ez delako oso argia, lan horretan askok ez dute ikerkuntzan segitzen, ez da "zientzialari" lana.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea