Egun bateko atzerapenarekin, baina bukatu dut #BerrizZentauro irakurtzen. Sentsazio gazi-gozoarekin geratu naiz.
Alde batetik, etorkizunean (liburuan orainaldian) gertatutako kontakizunak gustatu zaizkit. Teknologiak hartuko dituen bideak imaginatzen disfrutatzen dut, eta ideia interesgarriak planteatzen ditu liburuan. Protagonistaren arlo pertsonala ere (harremanak, familia, lana, kezkak etab) ere gustatu zait eta berarekin konektatzea lortu dut.
1/2
Baina bestetik, iraganarekin loturak ez nau konbentzitu. Mary Wollstonecraften bizitzaren kontakizuna astuna iruditu zait. Batzuetan sentsazioa izan dut historia liburu bat irakurtzen ari nintzela. Horrenbeste urte, leku, izen... ez naiz haria jarraitzeko gai izan. Azkenean diagonalean irakurri ditut pasarte horiek, eta ez naiz ondo enteratu bere bizitzaz. Istorio nagusarekin loturarik ere ez dut identifikatu.
Dena den, aitortzen dut irakurketa errez zalea naizela.
2/2
#BerrizZentauro @elegose