20 lagunek azterketa egin,
gainditu bakarra 5.15-kin
Haiek ez dakit, nik badut zerri bueltak eman.😔

PD: Hau ere bada gure lanbidearen parte.

@AVU_Osoro Ikasleak alferrak dira definizioz, eta ahalik eta esfortzu txikiena egiten dute. Oraingoan ez da nahikoa izan, eta harrapatu dituzu, irabazi diezu. Zuri ezin dizute ziria horren erraz sartu. Negar egitera badoazkizu esan lan txarra egin dutela, eta (abisatu bezala) lehenago hasi behar zutela ikasten. Irakasle gogorren eskalan maila bat egin duzu gora, eta orain ikasleek beldur pixka bat gehiago dizute.

Ziur ez dela zure kasua, baina hori pentsatuko luke burura datorkidan batek 😜

@galaipa Eskerrik asko animoengatik.
Ez dut irakasle gogor izateko asmorik, zuzenketetan olentzero lanean jardun dut puntuatzeko garaian.
Guri irakasle batek esaten zigun " Gutxieneko esforzua ados, baina pilota txapa gainean uztekotan"

@AVU_Osoro
Agian ez da esan nahi nuena ulertu 😅 Idatzi eta gero laburtu behar izan dut 400 karakteretan sartzeko ta...

Mezuan jartzen nuena ez dut nik pentsatzen. Gure irakasle (edo agian ebaluatzaile hobeto) baten jarrera zen hori. Nire ustez okerra.

Zure kasu zehatzean sartu gabe, horrelakoak irakaslea (ere) zerbait gaizki egiten ari den seinale izaten da nire ustez. Batez ere behin da berriz errepikatzen denean.

Jarraitu

@AVU_Osoro
Beraz animo mezua baino zuk deskribatzen zenuen egoeraren aurrean irakasle batzuek duten jarrerari kritika zen 🤭

Ezagutzen ez zaitudanez ezin jakin talde hortakoa zaren 😜 Zuzen banabil animo asko! Jeje

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea