Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.
Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.
Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.
Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! 🤣
@porru
Joe, ba euskal musika bezala identifikatu nuena rockarena izango zen 🤔😅 La Polla dut gogoan adibidez (euskaraz ez baina).
Dena dela, beharbada gehien entzun nuen sintonia sagardotegiko turistez (gu tartean) nekatuta/nazkatuta zebilen neska batek egin zigun errieta izan zen 🤣 Ez genbiltzan gaiztakeritan e! Baina momentu eta leku txarra aukeratu genuen gipuzkoarrez kexatzeko.