Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.
Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.
Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.
Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! 🤣
@galaipa A ba nei bai gustatu zitzaiten! Esperientzia polita da isilago egon ahal izatea taberna ta musika-sintonia aukeratu ahal izatea, ta nahi dezunian aldatzea.
Ta euskal musikaren sintonia dao? Nik dakitela pop-erregetoia, teknoa ta rock modukoa daude
@galaipa
ez neukan honelako egitasmoen berririk! Baina begiak talotxistor utzi ninduen beste egunean gidabaimena atera berritako gazte batzuk ikusi nituelarik kotxe barruan bakoitza bere aurikularrekin. Gidaria izan ezik! Haiek ere musika zaletasun desberdinengatik egingo zuten? Bakartiagoa den gizartera bideratzen goaz inoizko komunikazio-bide aukera zabalenean? Taberna ere ez al da leku erabat soziala eta herrikoia?
@porru
@porru
@bekereke
Denbora asko pasa ez banuen ere nire iritzz:
Alde onak:
- Aforoa kasko kopuruak markatzen du.
- Musikaz alda dezakezu aspertu ahala.
- Bestela elkartuko ez zinen jendearekin egoteko (edo behintzat denbora gehiago) aukera.
- Bolumena aldatu dezakezu
Txarrak:
- Abestu edo esaten duzuna nahi duenak entzun dezake. Ez bakarrik zure ondoan daudenek...
- Besteek abesten dutena entzun dezakezu.
- Soinuaren kalitatea oso eskasa