Ordu aldaketak kalterik sortu al dizue lo egiteko garaian?

@Alexiturbe
Iratzargailuari ordua aldatu bai, baina alarma piztea ahaztu zitzaidala atzo gauean.

Kuriosoa izan da nire kabuz esnatu naizela goizeko 8:15tan. Alarma 7:15 izaten dut. Hau da, berez betiko orduan esnatu naiz zehatz mehatz.

@galaipa
😰 ordubete berandu iritsi zara lanera?
Nik ez dakit nola, baina beti bezala 7:15ean esnatu naiz (erabat plofatuta hori bai).

Jarraitu

@Alexiturbe
Zorionez telelana eta ordutegi malgua ditudanez ez da horren terriblea izan. Beranduenez 9tarako sartzen naiz, beraz justutxo, baina eman dit denbora 😅

Ia bihar!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea