Ba nire ustez ez dira pribatuak, komunitarioak baizik. Gizarteak (edo zati batek bederen) sortu edota sustatutako ekimenak dira, gobernuek sortutako ekimen "publikoekin" ados egon ez edota hauek gizartearen beharrei ez dietelako 100%ean erantzuten. Zergatik sortu da goierrin Biziola, Goieki hor egonda, adibidez? 1/2
@galaipa
Arlo publikoa ekimen instituzionalek soilik osatu beharrarekin ni ez nago ados. Euskal gizarteak betidanik sortu izan ditu beharrei erantzuteko ekimen komunitarioak. Hortaz zergatik ez sortu ekimen insitituzionalez gain ekimen komunitarioak barnebiltzen dituen arlo publiko proposamen berri bat, gure gizartearen autoantolakuntza ohitura onei ere erantzungo diena? Beste eztabaida bat izango da zein motako ekimen komunitarioak sartuko diren arlo publiko hibridatu berri horretan...
@atxamart @galaipa nik Deustuko Unibertsitatean lan egiten dut, eta argumentu hauek sarri entzuten ditut, batez ere diru publikoa eskatzerako orduan. Ez dut esan nahi eztabaidarako tarterik ez dagoenik, baina ojo, ez dezagun ezta gure burua engainatu "herri ekimeneko" edo "helburu publikoak" dituzten gauza anitz baitaude gure herri maite honetan.
@galaipa @atxamart Bai bai, trankil, ulertuta perfektamente diozuna.