@txikillana
Arretaz irakurriko dut artikulua. Orain urte gutxi batzuk denboraldi (luze) batez oso gaizki pasatu nuen. Egunero tripako minez, beti komunean...Azkenean jateari utzi eta pisu dezente ere galdu. Medikutan hasi, eta ezer ez, proba denak ondo. Konfinamendua iritsi, eta etxean komunetik gertu egongo nintzelako pozik. Medikuak esnekiak ote diren. Horiek utzi, eta hobeto. Azukrea eta gauza koipetsuak utzi, eta hobeto.
Orain nahiko ondo, baina jaten dudanarekin kontuz, batzutan beldurrez.
@galaipa Aurrera! Zure gorputzak zer behar duen ikasi, eta hori jarraitzea da kontua. Batzuetan ez da erraza! Eta osagileok (bereziki dietetikan adituak) asko lagundu dezakegu, baina azken erabakiak zureak izango dira, beti. Zeuk ezagutu behar baituzu zeure gorputza ondoen.