@gontxatorre
Apropos dago eginda. Jatorrizkoan ere horrela omen da.
Kate honetan itzultzailearen azalpena: https://mastodon.eus/@julengabiria/109619170940521514
@galaipa @gontxatorre nahita egina dago. Protagonistak ingelesa menperatzen ez duela erakusteko. New Yorken gaizki hitz egiten du, baina fijatzen bazara Polonian/Austrian dagoenean eta Polonieraz edo Hebraieraz ari denean ez.
Oso ondo dago anbientazioa
@gontxatorre
@urtzai Irakurtzen hasi aurretik jakin nuen nik horrela zegoela idatzita. Bestela ez dakit zer pentsatuko nukeen 😅
@gontxatorre @galaipa @urtzai nik ere irakurri aurretik nuen berezitasun honen berri. Hala ere, irakurri nuenean nire buruari galdetzen nion ea jakin izan ez banu akats horien arrazoia ulertuko ote nuen...
Baietz ondorioztatu nuen pertsonaia bakarra delako akatsak egiten dituena (protagonistaren semeak adibidez ez) eta akatsak ez direlako euskaldun berri batek egiten dituen ohikoak, baizik eta beste logika bat jarraitzen dute. Baina auskalo...
@txopi @galaipa @urtzai ni motza naiz, eta zuek argitu arte ez naiz konturatu pertsonai bakar batekin gertatzen zela, pertsonai hori zegoen tokiaren arabera zela,...
Orain beste modu batean ari naiz liburua bukatzeko geratzen zaidana irakurtzen.
Beraz, ezjakintasunetik purrustaka hasi, baina argitzeko balio izan dit.
Mula esker, berriro ere!
@galaipa @urtzai nuk liburuaren zirrikitu guztietan bilatu dut ohar baten bila, eta argibiderik ez dago