Captchak ia erokeriaren munduan erori dira.

Orain AAk lagundu behar ditugu irudi onak sortzen, baina...

Inork ikusten ahal du urtxintxa bat irudian? eta mikroskopio bat? nik behintzat ez ditut ikusten, ezin esan hor daudenik (lehoiak bai, baina ez dute hori eskatzen)

Nik saltatu eta saltatu ibili naiz, baina inungoan ez dut benetan ikusi eskatzen zidatena, benetan.

Azkenean onartu behar izan dut urtxintxa batek buztanik ez edo sei hanka izaten ahal dituela... nora garamatza honek? 🤷

Jarraitu

@txerren
@txo_elurmaluta Behin horrelako captcha batean "barrez dauden txakurrak" identifikatzeko eskatu zidan 😵‍💫

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea