Gaur duela 15 urte, RepRap proiektuko 3D inprimagailu batekin beste inprimagailu bat sortzeko pieza multzo osoa inprimatu zuten lehenengoz.

Egun darabilzkigun 3D inprimagailuek guztia zor diote horri 🥰

en.wikipedia.org/wiki/RepRap

#3Dprinting

@txo_elurmaluta proiektu oso polita eta iradokitzailea 🤩

Hala ere pieza oso garrantzitsu batzuk erreplikatzerik ez zuten lortu (txipak, sentsoreak, motorrak).

Jarraitu

@txopi
@txo_elurmaluta Eta kriston komunitate ona du atzean.

2014.en urtean Euskadi irratian inprimagailua zuen Zarauztar bati elkarrizketa egin zioten. Entzun, eta proiektuarekin maiteminduta harremanetan jarri nintzen berarekin. Bada tutorial eta informazio pilo bat pasatzeaz gain bere inprimagailua utzi zidan! Ez ninduen ezagutzen, eta gainera adin txikikoa nintzen...

Etxera ekarri eta nirea eraiki nuen.

@txopi
@txo_elurmaluta Reprapen gaztelerazko CloneWars komunitatean ere jende atsegin eta ona besterik ez nuen aurkitu.

Izugarri disfrutatu eta ikasi nuen. Ederrik ordu sartu ere...

Orain geldi daukat aspalditik. Covid garaian babes diadema eta ate zabalgailuak inprimatzen gelditu gabe ibilita plaka erre nion, eta ez dut denborarik hartzen (eta ez dakit egingo dudan) konpontzeko jeje

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea