Hurrengo #KonponduEzBota erronka: korrika egiteko zintari banda aldatzea. Espero dut neurketekin asmatuko genuela...
@txo_elurmaluta
Ba asko harritu baninduen ere gure makinaren modeloa Interneten ez nuen aurkitu ere egin. Markarik ez du inon, eta modelo zenbakia dela ematen duenarekin ez nuen ezer aurkitu. Oso arraroa. Aspaldian Carrefourren erositakoa da...
Baina aurkitu nuen neurrira ere egiten dituztela. Beraz, neurtu eta eskatu nuen. Jaso dut dagoeneko, eta itxura ona du. Ia datozen egunetan aldatzen dudan (ez dut inoiz egin...)
PD: Mentzioan puntu bat sartu zaizunez ez dut jakinarazpenik jaso.
@txo_elurmaluta
Zehazki webgune honetan.
@galaipa Ara, itzel, inoiz ez nuen pentsako halakoak neurrira egingo zituztela. Milesker azalpenengatik!
@inigoortega
Buff nahikoa izerditzen dut eserita ordenagailuaren aurrean... 🫠
Zoritxarrez edo zorionez ez naiz ni etxean zinta erabiltzen duena jeje.
Zinta aldatuta! Espero baino errazagoa izan da.