Nitter erorita dago. Nik pertsona batzuk RSS bidez jarraitzen nituen, baina puskatu egin zen eta zenbait aste ibili naiz beraiei buruz ezer jakin gabe.

Twitterren dauden pertsonen RSSa berrezartzeko, rss-bridge.org erabil dezakezue. Uste dut atzo edo gaur hasi dela funtzionatzen. Aurreko astean ere ez zebilen, baina badirudi muskerraren neurriak saihestu dituztela.

Jarraitu

@inigoortega
Fritter gabe daramatzat aste batzuk. Eta kontrakoa esatea gustatuko balitzait ere, Twitterren aplikazio ofiziala instalatzeko zorian nago 🥲😬😬

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea