Aurrekoan herrian galdera/erantzun gymkana bat egiten ari ziren haur batzuek (kanpaldiren batetik egun pasa etorritakoak):
¿Hablas euskera? ¿Qué quiere decir "atob tab rekzup"?
Hasieran pentsatu nuen ez zegoela euskaraz eta adarra jo zietela. Gero alderantziz egon zitekela esan zidaten.
Antza beste norbaiti galdetu zioten lehenengo, baina ez ziren erantzunaz fido 🤣
@inigoortega
Esaldia bada euskaraz 😉 Beraz ez da zaila gogoratzen. Uste nuen ulertuko zela jarri dudanarekin.
Beraiek paperean erakutsi zidaten. Galdera sorta bat zuten. Gehiago ere egin zizkidaten, baina ez ziren horren graziosoak.
@galaipa eta garbi dagoenez, kalean zindoazen eta iratxeraz ahoskatutako esaldi guztiz ulergarri hori gogoratzeko gai izan zinen.