Metroan bilbotik etxera buelta aurrean zihoan tipo baten hitzak:
Alkolik edaten ez baduzu, ez duzu hainbeste irauten irtetzen zaren momentuan.
Barkatu baina ez nago batere ados, alkolik gabe oso ondo pasatzeko aukera ere badago. Gainera, Kokakola batek ere laguntzen du, ordu batzuetan zalantzak dituzunean etxera bueltatu ala ez.
Zenbat eta lehenago joan parrandara, lehenago nekatzen zara. Baina nahiago erromeria batera joan, 3etan amaitu daitekeena eta gero jarraitu. Irakitzen jarri ninduen
@Lastotxapel udaran @argia aldizkariaren Gakoak alea irakurri dut eta gai horri buruzko artikulua dago (online ere aurkitu daiteke seguru aski).
Harritu nintzen artikulu horretan ez delako aipatzen euskaldun musulmanen kasua (berez islamean jartzen omen du ez dela mozkortu behar, baina gaur egun alkohola debekatuta dagoela ulertzen dugu eta dute musulman gazteek ere, uste dut).
@mikelgs Orduan, edan dezakete baldin eta mozkortzeko puntura heltzen ez diren bitartean
@Lastotxapel hori entzun izan dut, baina ez pertsona musulmanen ahotik egia esan. Beraz tentuz erabili beharreko infoa.
@mikelgs
@Lastotxapel Alkoholik gabe ondo pasatu daitekelarekin guztiz ados.
Baina ez nago ziur gaur egungo juerga eredua ez edatearekin bateragarria den. Ordu asko, musika altua, beste mozkor batzuk aguantatu beharra, jendetza, beroa, bultzadak... pixkat tontatu gabe ez da erraza hori dena aguantatzea. Edo niretzat ez behintzat.
Juergak alkoholaren inguruan daude antolatuta edo diseinatuta.
@mikelgs
@Lastotxapel Horrekin ez dut alkohola defendatu nahi e! Esan nahi dudana da juergak orokorrean birpentsatzea behar duela drogez garbitzeko.
@Lastotxapel
@mikelgs Ados egin daitekela, eta batzuek egiten dutela. Zurekin ados nago jarri duzunean.
Baina gehitu nahi nuena da batzuek egiten duten arren ez dela horren erraza. Gaur egungo juergak edatera bultzatzen zaituelako. Ezin zaiola norbaiti eskatu juergan ez edateko juerga bera aldatu gabe.
Ez naiz asko ateratzekoa, baina edan gabe are gutxiago atera nintzateke. Edan gabe egoteko nahiago ditut beste plan batzuk.
Baina beharbada adikziotik ari naiz iritzi hau ematen...
@Lastotxapel
@mikelgs edo ez edateaz gain juerga eredua ere aldatu behar da? Zenbateraino dago norberaren esku?
@galaipa @Lastotxapel hausnarketa interesgarriak, Bingen. Aipatu dudan artikulua ildo horretatik zihoan (baina edaten ez duten hiru pertsona ziren elkarrizketatuak).