Ba ez dakit, baina pertsonalki nahiagoko nuke gauza onei buruz gehiago eta gauza txarrei buruz gutxiago hitz egin.

Eta berdin, orain arte batere interesatu ez zaizun gai batean azken momentuan gertatu den gertakizun baten ondorioz, gertakizunean barneratu eta hori gehiegi kritikatu eta interesatu ez zaizkizun lorpenak itzalpean uzteak ba pixkat itsusia iruditzen zait.

Morboa besterik interesatzen ez dela dirudi eta ez lorpenak eta ahaleginak😪

Ez dakit nik gai honi buruz edonork edozer esan beharko lukeenik. Behintzat bi gaiak errespetatu beharko litezke eta bi gaietan aditua den norbaitek hitz egin, bestela errespetu falta bat iruditzen zait biktimentzat.

Eta "hitz egin" orokorrean esaten dut.

@inigoortega
Ez nago ados.

Adibidez, ez da inolaz ere beharrezkoa futbolaz jakitea (edo interesa izatea) Rubialesen (eta bide batez, ingurukoen) dimisioa eskatzeko. Izan dituen lorpenak izan dituela ere (lorpen horietan eragin positiborik izan badu) ez dio kritikari zilegitasunik kentzen. Batak ez du bestearekin zerikusirik (polemika ez da kirolaz), eta ez dute garrantzi berdina.

@galaipa Ez dut futbolaz jakitea esan nahi. Mundiala eta jokalarien ibilbideari buruz jakitea baizik. Eta lorpenei buruz, ezta ere ez nuen pertsona horri buruz hitz egiten.

Lorpen errelebanteenari buruz ari nintzen, mundiala irabazi omen dutela.

Zure mezua ikusita, ba esaten nuena mantentzen dut, itzalpean (ahazten) ari zara jartzen lortu dutena, mundiala irabaztea. Hori, edo gaurko sumintasunagatik ez duzu ondo ulertu nire mezua.

Jarraitu

@inigoortega
Uste dut ez zaitudala ulertzen ez.

Zergatik jakin behar da mundiala eta jokalarien ibilbideari buruz Rubialesen jarrera salatzeko?

Mundiala irabazi dutela ez dut ahaztu, baina egia esateko ez zait interesatzen (futbola orokorrean, eta selekzio española are gutxiago).

Aldiz Rubiales eta ingurukoen jarrerak bai kezkatzen nauela. Jokalariek jasan behar dutenagatik lehenengo, eta ematen duten ereduagatik bigarrenik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea