Deserosoa egiten ari zait #AldatuGidoia kanpainarekin bat egitea. Helburu orokorrarekin bat egiten badut ere, eta #EuskaraErdigunera ekartzea ildo politiko ezinbestekoa izanda, zaila egiten zait edukien eta teknologiaren inguruko hausnarketarik gabeko erroko aldaketa irudikatzea.
Sinadura Change.org bidez egitea ia, ba ez. Tresna libreak eta gure datuen esplotazio komertziala egingo ez dutenak, mesedez.
@birasuegi berdin pasa zait, hasieran ideia ona ematen zuen baina hartzen ari den bidea ez da egokiena helburuak lortzeko.
@desertorea
Ezjakintasunetik sortu zaidan galdera diozunaren inguruan.
Posible litzateke azpitituluak lizentzia libreekin argitaratzea? Ekoiztetxeek ere baimena eman beharko lukete agian? Pentsatzen dut ez dela galdera erraza, baina ezagutzen duzue horrela egin den beste kasurik?
Ze irudi eta audioa behintzat zail, ezta?
@desertorea @galaipa @kakapo @birasuegi ba hau interesgarria da, bai.
@ekintaekin @kakapo @birasuegi
@desertorea
Oso, bai!
@galaipa @kakapo @birasuegi gehiago nengoen pentsatzen sorkuntza propioan eta dirulaguntzetan, bikoizketa edo azpitituluetan baino.
Baina azpititulu hauek, adibidez, EJk ordaintzen ditu eta CC BY dira, beraz (aditua ez banaiz ere), ondorioztatzen dut egingarria dela https://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskarazko-azpitituluak-filmak-eta-telesailak-euskaraz/
Azpitituluak Euskaraz proiektuak ere, EJren dirulaguntza dauka edo behintzat noizbait izan zuen.