Wasapez jasoa:
Kaixo! Gaur 22:30tan ETB2n nerabeak eta sexoa eta pornoa aztertzen duen dokumental bat botatzen dute eta jarraian, hausnarketarako espazio bat eskainiko dute. Gaian "aditua"/aritua den batek ikusteko gomendioa luzatu dit. Bere gomendioa, lehenik, gurasoek/tutoreek ikustea da (testigantza batzuk kañeroak omen dira) eta gero norberak balora dezala seme-alabekin nola jokatu (egon daitezke kasuak -adibidez gaia aurrez landu delako- non batera ikusteko baldintzak ematen diren)... 😘
@mikelgs atzo arratsaldean ikusi nuen Primeran, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.
@desertorea @mikelgs ikusten ari maiz orain eta... beldurra eman dit 😱
@tfe @desertorea interesgarri egon da. Pena ez dituztela bereizi krimen totalak eta porno "arrunta" (eredu txarra).
Pena baita ere ez dutela aipatu, momentuz, pornoan erakusten diren praktika pila bat zuzen-zuzenean prostituzioa (beraz zapalkuntza) direla. Amelia Tiganus abolizionistak esaten duen bezala.
Eta gero #PutaZikinak liburuko ikuspegia dago (sexu langileei buruz hau), pornografiara ere aplikatu ahalko litzatekeena. Lan erregulazioaren ildotik.
Azkenik, egon da une bat... 1/2
@tfe @desertorea 2/2 Azkenik, egon da une bat dokumentalean rollo txarra eman didana. Umeek internetera daukaten sarbide hori da problema... laguntza behar dugu "goitik"... Estatuaren partetik Interneteko zentsura handitzeko eskaera zetorrela iruditu zait, baina ez dute esan.
Umeen mugikorrei bakarrik internet mugatzea bai behar litzatekeela. Hori posible da?
Umeari/nerabeari internet gabeko mugikorra ematea ere badago noski, baina bestea guay legoke, eskuz onartzea domeinuak gurasoek.
@mikelgs @tfe nik ere sumatu nuen Internet kriminalizatzeko saiakera moduko bat. Eta galdetzen dut, mugikorrean Internetik gabe jaio zen haur baten ikuspegitik: guk ez al genuen pornoa kontsumitu? Oso ondo gogoratzen ditut aldizkariak eta VHSak.
Argi dago masifikatu egin dela, baina gure belaunaldiko pertsonok ere haurtzarotik kontsumitzen genuen pornoa. Agian, irtenbidea hezkuntzatik gertuago dago, Internet zentsuratzetik baino. Motibazio on batekin, iragazkiak guztiak gainditzen direlako. 😜
@desertorea @mikelgs @tfe ba ni (ia) nerabeen guraso gisa oso kezkaturik nago gaiarekin. Ezin da, inolaz ere, konparatu guk gure garaian geneukana oraingoarekin, ez eduki aldetik, ezta adin aldetik ere.
Guk pornoari buruz hitzegin dezakegu gure etxeko nerabeekin, baina hori ez da orokortua izango, eta ikusten duten pornoa normalizatuko dute. Eta hori ingurukoek jasan beharko dute, modu batera edo bestera.
PD: Ez det saioa ikusi baina ikusteko intentzioa dut.
@desertorea @mikelgs @tfe
Begi onez ikusiko nukeen neurria izango litzake horrelako edukietara sartzeko txartel bat gehitu beharra, kasinoetan bezala.
Jakin badakit nahi duenak bilatzen duela, baina oraingo erraztasuna murriztuko lukeela iruditzen zait
@RiverRock @mikelgs @tfe gehien kezkatzen nauena da gaur egun ez dutela pornorik bilatu behar, pornoa haien bila doala baizik. Baina horrek ere badu konponbidea, kontua da diru gehiegi mugitzen duen merkatua dela, eta bost axola zaiela fikzioa dena normalizatzen bada kontsumitzaile gehiago erakarriko dituztelako.
Aurreko mezuarekin, ez diot gaiari duen garrantzia kendu nahi, bakarrik da ez dudala uste zentzura eta kontrol-neurriak irtenbidea direnik, sahiestu ahal badira. Gakoa hezkuntza da.
@RiverRock @mikelgs @tfe eta adinari eta edukiari buruz ez dakit ados nagoen.
Adinari dagokionez, dokumentalak dio gaur egun 9 urterekin hasten direla pornoa kontsumitzen. Nik 40 urte inguru ditut orain, eta adin horrekin ikusi genituen lehen porno bideo eta aldizkariak. Eta seguruenik hasiko ginen, debekatuta zegoelako.
Edukiari dagokionez, nahi baino hobeto gogoratzen dut emakume bat zaldi baten zakila sartzen... 🤢
Nahi zuenak oso eskura zeukan. Gaur eskurago dute, horrekin ados nago.
@RiverRock @mikelgs @tfe etxean duzuena izan beharko litzateke normalena: sexuari buruz seme-alabekin modu naturalean hitz egin ahal izatea. Ziur nago hori dela ondo hezteko bidea.
Ez da normala telefonoak haurra heztea, zentzu guztietan (sexua barne), umeak inkordio zeinu txikiena egiten hasten denean gurasoen telefonoa lagatzen zaiolako (zoritxarrez gehiegitan ikusi dut)... eta hortik ere badator arazoaren zati bat. Ea hurrengo saioetan lantzen duten.
@desertorea @mikelgs @tfe Zuk esandako guztiarekin ados nago. Baina gurasoek gai hau hitzegin eta lantzeko duten nahi eta ardurari buruz dudan konfiantza 0 denez, ba pragmatikoa izatea dagokit.
@RiverRock @desertorea @mikelgs @tfe Haurrak jakinmina du. Bidea ez da haiei ezer debekatzea, jakinmin hori modu egokian asetzea baino. Pornoa berez ez da txarra, problema da zaborra eta material ona, dena nahastean dagoela. Bereizteko tresnak eman behar. Haiekin asko hitzegitea eta material ona helaraztea, hori da guk egin duguna. Garai baten argazkiekin egin genuen http://abante.eus/jentia-billutsik/ eta gero bideoekin.
@txikillana
@RiverRock @desertorea @mikelgs @tfe
Erregulatzekotan agian egokiagoa litzateke edukia kontrolatzea sarrera beharrean?
Ze dokumentalean aipatzen diren hainbat eduki ez dira aproposak ez haur, ez gazte, ez helduentzat. Zenbat eta gazteago, orduan eta arrisku gehiago noski. Baina bestela ere, nire ustez, ilegalak behar lukete dokumentalean aipatutako bideo gehienak (ez badira denak).
@galaipa @txikillana @RiverRock @desertorea @mikelgs @tfe
Ba netzako gakoetan gakoena sexualitatean, eta ez sexu-praktikan, heztea da. Irakastea desira eta praktika ezberdiña dala, mugak jartzen eta onartzen jakitea, enpatian heztea eta abar
@galaipa @txikillana @RiverRock @desertorea @mikelgs @tfe oso labainkorra da muga hori. Pentsa, Australian debekatuta dago titi txikiak dituzten emakumeek pornoa egitea, adinez txikikoak gogorarazten dutelako.
@theklan @galaipa @txikillana @desertorea @mikelgs @tfe Begira gaur topatu dudan artikulua, interesgarria iruditu zait eta gaiarekin lotua. Edukien kontrola erabili aitzaki gisa pribatutasunaren kaltetan. Honen oso kontra nere kasuan.
@galaipa @txikillana @RiverRock @mikelgs @tfe aupa hi! Oso interesgarria EFF-ren hori! Ez nuen ezagutzen, eskerrik asko.